EMPRESA LIDER EN CAMBIOS
DE BAÑERA POR DUCHA

ZERGATIK
BAINUONTZIAREN LEKUAN DUTXAONTZIA JARTZEA
DUCHAYA-REKIN?

Espezialistak gara bainugelak gune irisgarri bihurtzen eta bainuontzien edo goragunea duten ontzien lekuan dutxaontzi estralauak jartzen. Horretarako, 6-8 ordu ingurutan kalitaterik handiena bermatzeko aukera ematen diguten sistema eta materialak erabiltzen ditugu.

01

12.000
erreforma

Liderrak gara, eta 50 urtetik gorako esperientzia eta 12.000 dutxaontzi baino gehiago jarri dituzten taldeak ditugu.

12000_cambios
02

Erakusketa-sarea

Bisitatu Euskadin, Nafarroan, Errioxan eta Frantzian ditugun erakusketa era ordezkaritzen sare zabala. Ikusi gehiago

exposiciones
03

5 urteko
bermealdia

Gure hezetasunaren aurkako profil esklusiboari esker, 5 urtean inolako hezetasunik izango ez duzula bermatuko dizugu bainuontziaren lekuan dutxaontzia jartzean.

cinco_anualidades
04

Aurrez ordaindu
behar izan gabe

Ez dugu euro bakar bat ere eskatzen aurretik. Emaitzarekin pozik geratzen direnean ordaintzen dute gure bezeroek.

sin_pagos_por_adelantado
05

Interesik gabeko
finantzaketa

Hileko 85 eurotik aurrera. Interesik gabe ordaintzeko erraztasunak eta lurralde bakoitzean dauden laguntzei eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza.

financiacion_sin_intereses
06

Bizkortasuna:
6-8 ordu.

6-8 ordu ingurutan egiten dugu bainuontzia kendu eta dutxaontzia jartzeko lana. Merkatuko bizkorrenak, garbienak eta fidagarrienak gara.

6_8_horas

URE BEZEROEN
IRITZIAK

NOLA JARTZEN DUGU
DUTXAONTZIA BAINUONTZIAREN LEKUAN?

Cambio Bañera por Ducha de DuchaYa Nosotros Adios a su Bañera 1
Cambio Bañera por Ducha de DuchaYa Nosotros Adios a su Bañera 2
Cambio Bañera por Ducha de DuchaYa Nosotros Adios a su Bañera 3

1. urratsa
Agur zure bainuontziari

2. urratsa
Bainuontziaren ordez, dutxaontzi irristagaitz bat jarri eta estaldura ematen diegu hormei.

3. urratsa
Manpara berria, txorrotak, segurtasun-osagarriak eta bestelako osagarriak instalatzen ditugu.

EGIN BEHARREKO
URRATSAK

EGIN BEHARREKO URRATSAK

  • 1. JARRI GUREKIN HARREMANETAN

    Etorri bisitan, deitu edota bidali zure datuak. Zure zalantza guztiak argitzen eta egiten duguna azaltzen saiatuko gara, eta bainuontziaren lekuan dutxaontzia jartzearen gutxi gorabeherako prezioa adieraziko dizugu.

  • 2. TEKNIKARI KOMERTZIALAREN BISITA

    Nahi izanez gero, eta inolako konpromisorik gabe, teknikari komertzial bat zure bizilekura joango da, eta zure premia guztiak entzun, neurriak hartu, argazkiak egin eta erabiltzen ditugun materialak erakutsiko dizkizu. Azkenean, aurrekontu zehatz bat egingo dizu bainuontzia kendu eta dutxaontzia jartzeko.

  • 3. AURREKONTUAREN ONARPENA

    Aurrekontua berretsi ondoren, egun bat eta ordu bat adostuko ditugu dutxaontzia jartzeko. Bitartean, Bulego Teknikoan zure bainugela aztertu eta diseinatuko dugu, eta, ondoren, neurrira egingo ditugu material guztiak gure instalazioetan.

  • 4. LANA

    Adostutako egunean, zure bizilekura joango gara, eta, 6-8 ordu ingurutan, zure bainuontzia edo ontzia kendu eta dutxaontzi estralau bat jarriko dugu haren ordez, osagarri guztiekin batera. Halaber, sortutako obra-hondakinak kenduko ditugu, eta dena garbi eta txukun geratuko da.

Izan zaitez gure albiste-buletinaren harpidedun
Gure produktu berri guztiei buruzko informazioa emango dizugu.

Start typing and press Enter to search