EGUNGO COVID-19 EGOERAKO SEGURTASUN- ETA
OSASUN-NEURRIAK DUCHAYA ENPRESAN

GURE PROTOKOLOA

COVID-19ari aurre egiteko osasun-gomendioen aplikazioaren ondorioz egin beharreko ekintza guztiak zehaztu dira, egin beharreko zereginak behar bezala egin daitezen. Pertsona orok bete beharko ditu egungo egoeraren ondoriozko portaera sozialaren arloko jarraibideak.

Etxebizitzetan neurketa eta egiaztapen teknikoak egiteko protokoloa:

  • Etxebizitzan eman beharreko denbora ahalik eta gehien murriztuko da. Teknikaria ataritik zuzenean sartuko da berritu beharreko bainugelaraino eta, ahal den heinean, saihestuko du etxebizitzako gainerako geletara eta/edo zona komunetara sartzea.
  • Norbera babesteko ekipamenduekin behar bezala babestuta sartuko da teknikaria etxebizitzara (maskarak eta/edo aurpegiko pantaila babesleak, eskularruak, zapata-estalkiak, eta abar).
  • Etxebizitzako elementuak manipulatu behar izanez gero, hala nola txorrotak edo ura mozteko giltzak, horiek garbitu eta desinfektatuko dira egiaztapenak amaitu ondoren.
  • Segurtasun-distantzia: teknikaria, norbera babesteko ekipamenduez babestuta egon arren, uneoro saiatuko da bezeroarekin segurtasun-distantzia mantentzen eta kontaktu fisikoa saihesten (bostekoa ematea…).

Bainuontzia dutxarekin ordezteko berritze-lanetarako protokoloa:

  • DuchaYa enpresan adituak gara 6/8 ordu inguruko epean bainuontziaren ordez dutxa jartzen; hartara, gure teknikariek ahalik eta denbora gutxien emango dute etxebizitzan, baina kontuan hartuko da lehentasuna duela lana behar bezala amaitzeak eta egiaztatzeak.
  • Norbera babesteko beharrezko ekipamenduekin egoki babestuta sartuko da teknikaria etxebizitzara (maskarak eta/edo aurpegiko pantaila babesleak, eskularruak, zapata-estalkiak, eta abar).
  • Teknikariek ataritik bainugelara arte zapaldu beharreko etxebizitzako lurzorua babestuko dute, baita komunitateko igogailuko lurzorua ere.
  • Hondakinen eta/edo materialen garraioa behar bezala koordinatuko da, bainugelako eremu komunetatik etxebizitzaren kanpoaldera, eta alderantziz, egin beharreko joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko.
  • Bainugela behar bezala babestuko da berritze-lana egitean.
  • Segurtasun-distantzia: teknikariak, norbera babesteko ekipamenduez babestuta egon arren, uneoro saiatuko dira bezeroarekin segurtasun-distantzia mantentzen eta kontaktu fisikoa saihesten (bostekoa ematea…). Era berean, une oro saihestuko da bi pertsona baino gehiago aldi berean egotea bainugelan.
  • Berritze-lana amaitutakoan, material guztia bildu eta bainugela garbitu eta arreta handiz desinfektatuko da, baita erabilitako zona komunak ere.

Start typing and press Enter to search